Zer egiten dugu
Aholkatu
Erakunde publikoei, enpresei, GGKE-ei eta hirugarren sektoreko erakundeei prozesuetan laguntzen diegu eta aholkularitza teknikoan aritzen gara honako arlo hauetan: feminismoa, berdintasuna, partaidetza eta garapenerako kooperazioa. Irakurri gehiago
Trebatu
Berdintasunaren eta feminismoen arloan trebakuntzak diseinatzen ditugu, betiere erakunde, enpresa edo erakunde publiko bakoitzaren beharretara eta testuingurura egokituta.
Prozesuak dinamizatu
Ikuspegi sistemiko, feminista eta intersekzionaletik gizarte-, erkidego- eta erakunde-aldaketarako hausnarketa-, jabetze-, eta proposamen-guneak errazten ditugu.
Nola egiten dugu
Honako hauek dira gure aditz gustukoenak

Parte hartu
Pertsonen partaidetza bilatzen dugu, eman nahi diren prozesuen eta aldaketen protagonistak direlakoan.

Lankidetzan jardun
Sarean lan egiten dugu gure ingurunean eragin handiagoa lortzeko eta beste erakunde batzuekin ikaskuntzak eta ezagutzak sortzeko. Horregatik, besteak beste REAS EUSKADI sarean (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) gaude.

Eraldatu
Urrats txikiak egiten ditugu aldaketa sakonetara iristeko, betiere ikuspegi feminista eta intersekzionala kontuan hartuta. Prozesu bakoitza eta zerbitzuak bezero bakoitzaren errealitatera eta beharretara egokitzen ditugu.
















































