Argitalpenak

Aquí puedes consultar algunas de las publicaciones en las que hemos participado.

publicacion reas

Bizigarria izango da edo ez da izango

Agiri hau jarduera kolektiboko prozesuaren ondorioa da, batetik, ESSko erakundeetan kontziente edo inkontziente funtzionatzen duten eta desberdinkeriaren jatorri diren genero-dinamikak identifikatzeko eta, bestetik, horien gainean jarduteko. Xede horrez erakunde txikienen errealitatera egokitutako neurriak definituko dira. Prozesua diseinatu eta gida egiteko talde arduraduna honako kide hauek osatzen dute: REAS Euskadi, Colectiva XXK, Colaborabora eta equipare

publicaciones equipare

ANDRAERROTAK: Lemoizko emakumeen oroimenak berreskuratuz

ANDRAERROTAK: Lemoizko emakumeen oroimenak berreskuratuz Lemoizko Udalaren argitalpen bat da, eta egilea equipare sozietatea da.

Lemoizko emakumeen oroimena berreskuratzearen lanaren amaiera da, eta 2016. urtean egin genuen.

Liburu honen bidez beste emakume-belaunaldi batzuei aditzera ematen zaie herriko historian erreferenteak izan diren emakume aitzindariak, esparru publikoan eta pribatuan beren borrokak eta ekarpenak direla bide.

 

equipare

2017-18 Eskola Agenda

LaBox erakundeak diseinatu, maketatu eta argitaratu zuen 2017-2018 Agenda Eskola eta urtero EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Institutuak bultzatzen du.

equiparek proiektuan lankidetzan jardun zuen agendako eduki teorikoak eta didaktikoak garatzen.

 

 

equilandu

Equilandu

EQUILANDU gazteentzako unitate didaktikoa da, eta helburu du kontzientzia kritikoa sortzea eta Ekonomia Solidariotik eta feminismotik abiatuta proposamen eraldatzaileak ikusgai bihurtzea.

2015ean equipare koop.elk.txikiak egin zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketari esker.

 

 

 

Sarean lan egiten dugu

  • reas euskadi
  • merkatu soziala
  • auditoria social

EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakundeak homologatu gaitu

EMAKUNDE-Instituto Vasco de la Mujer

Honako hauekin lan egin dugu

Jarri harremanetan gurekin

Ekonopolon gaude 
Harrobi plaza 4, Bilbo