Aholkularitza

Erakunde publikoei, enpresei, GGKE-ei eta hirugarren sektoreko erakundeei prozesuetan laguntzen diegu eta aholkularitza teknikoan aritzen gara honako arlo hauetan: feminismoa, berdintasuna, partaidetza eta garapenerako kooperazioa. Irakurri gehiago

EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakundearen homologazioa dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan zerbitzuak emateko.

Nola gauzatzen da hori?

  • Udalerrietan berdintasunerako eta indarkeria matxistak prebenitzeko politika publikoak bultzatze aldera prozesuak laguntzen ditugu.
  • Berdintasun-planak eta indarkeria matxistaren aurkako tokiko planak diseinatzen ditugu; generoaren ikuspegiarekin eta ikuspegi intersekzionalarekin berariazko azterlanak eta/edo diagnostikoak egiten ditugu; berdintasunaren arloan politika publikoak ebaluatu eta jarraitzen ditugu. 
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-planak eta kontziliazio erantzunkiderako planak egiten ditugu enpresetan eta hirugarren sektoreko erakundeetan.
  • Genero-berdintasunaren aldeko planak egiten ditugu GGKE-etan.
  • Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) ekintzailetza-ekimenei aholkuak ematen dizkiegu REAS Euskadi sareko PRESTATZEN programaren barruan erakunde bizigarriak bultzatzeko.
  • Garapenerako kooperazio-proiektuen jarraipen- eta ebaluazio-sistemak diseinatzen ditugu genero ikuspegiarekin.

 

#
$
equipare asesoramiento feminismo plan igualdad

Sarean lan egiten dugu

  • reas euskadi
  • merkatu soziala
  • auditoria social

EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakundeak homologatu gaitu

EMAKUNDE-Instituto Vasco de la Mujer

Honako hauekin lan egin dugu

Jarri harremanetan gurekin

Ekonopolon gaude 
Harrobi plaza 4, Bilbo