equipare
Berdintasunaren arloan aholkuak ematen ditugu, eta aldaketa-prozesuetan laguntzen dugu begirada feminista baliatuta.
Administrazio publikoei, GGKE-ei, hirugarren sektoreko erakundeei edo enpresak laguntzen, aholkatzen eta trebatzen ditugu feminismoarekin, berdintasunarekin, partaidetzarekin eta garapenerako kooperazioarekin zerikusia duten proiektuetan.
Partaidetza
Feminismoak eta berdintasuna
Garapenerako kooperazioa
Nor gara
Gizarte-ekimeneko kooperatiba txiki bat gara, 2012. urtean eratuta. Hasieratik gaude REAS EUSKADI sarean (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), eta sare honetako erakundeekin balioak eta jardunbideak partekatzen ditugu; hala nola, pertsonen ongizatea, ingurumen-jasangarritasuna eta ingurunearekin eta erkidegoarekin konpromisoa sustatzea.
Irakurri gehiago
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan laguntza teknikoa emateko EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Institutuak homologatutako erakundea gara.
Gaur egun Equipare taldea 3 pertsonek osatzen dugu: Zuriñe Burgoa, Iratxe Braceras eta Eva Saenz de Ugarte.
Berariazko trebakuntza dugu berdintasunaren, partaidetza eta fazilitazioaren, kooperazioaren eta taldeen coachingaren arloetan.
Zer egiten dugu
Aholkatu
Erakunde publikoei, enpresei, GGKE-ei eta hirugarren sektoreko erakundeei prozesuetan laguntzen diegu eta aholkularitza teknikoan aritzen gara honako arlo hauetan: feminismoa, berdintasuna, partaidetza eta garapenerako kooperazioa. Irakurri gehiago
Trebatu
Berdintasunaren eta feminismoen arloan trebakuntzak diseinatzen ditugu, betiere erakunde, enpresa edo erakunde publiko bakoitzaren beharretara eta testuingurura egokituta.
Prozesuak dinamizatu
Ikuspegi sistemiko, feminista eta intersekzionaletik gizarte-, erkidego- eta erakunde-aldaketarako hausnarketa-, jabetze-, eta proposamen-guneak errazten ditugu.
Nola egiten dugu
Honako hauek dira gure aditz gustukoenak
Parte hartu
Pertsonen partaidetza bilatzen dugu, eman nahi diren prozesuen eta aldaketen protagonistak direlakoan.
Lankidetzan jardun
Sarean lan egiten dugu gure ingurunean eragin handiagoa lortzeko eta beste erakunde batzuekin ikaskuntzak eta ezagutzak sortzeko. Horregatik, besteak beste REAS EUSKADI sarean (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) gaude.